Portaera nahasmena lantzeko ikastaroa antolatu dute Udalak eta Lahar elkarteak

Uztarria.eus 2015ko urr. 13a, 12:51

Ikastaroa menpekotasuna duten pertsonekin lanean aritzen direnentzat, menpekotasuna duten pertsonen familiakoentzat eta langileentzat da. Saioak urriaren 27an, 29an eta azaroaren 3an izango dira, 17:00etatik 20:15era bitartean, Sindikatu Zaharreko gela nagusian.

Azpeitiko Udalak eta Lahar elkarteak portaera nahasmena lantzeko ikastaroa antolatu dute datozen asteetarako. Dementzia motak, sintomak eta eboluzioa izango dituzte hizpide, eta baita pertsonen portaerak ere. Gainera, arazo jakinei aurre egiteko pauta konkretuak azalduko dituzte, eta hainbat arazoren aurrean, batez ere, pertsona nagusiekin dituzten harremanei eta dementzia kasuei nola aurre egin ikasiko dute.

Ikastaroa menpekotasuna duten pertsonekin lanean aritzen direnentzat, menpekotasuna duten pertsonen familiakoentzat eta langileentzat da. Saioak urriaren 27an, 29an eta azaroaren 3an izango dira, 17:00etatik 20:15era bitartean, Sindikatu Zaharreko gela nagusian.

Izena emateko azken eguna urriaren 23a da, eta Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailean edo 943 15 71 92 telefonoan eman behar da.