Eltziegora ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak zapaturako

Uztarria.eus 2015ko urr. 13a, 12:34

Hilaren 17an, zapatua, helduen egun guztiko ibilaldia egingo dute, eta Eltziego, Nabaridas eta Lapuebla de labarca bisitatuko dituzte. Upategi bat ezagutzeko aukera izateaz gain, ardo dastaketa eta bazkaria ere egingo dituze. Izena urriaren 15a baino lehen eman behar da.

Eltziegora (Araba) ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren zapaturako. 07:00etan aterako da autobusa anbulatorio aurretik Eltziegora. Behin hara iritsitakoan 14 kilometro inguruko ibilaldia egingo dute Eltziego eta Nabaridas inguruan. Ondoren, Lapuebla de Labarcako Miguel Angel Muro upategira joango dira bazkaltzera. 17:00etan hartuko dute itzulerako autobusa.

Izena urriaren 15a, osteguna, baino lehen eman behar da mendizaleen tabernan, mendi bazkunaren webgunean edo lagunonakmb@hotmail.com helbidean. Bazkideen sei euro ordaindu beharko dute autobusa, langabetuek lau euro eta gainerakoek 10 euro. Bazkaria, berriz, bertan ordaindu beharko da. Upategiko bisita, dastaketa eta bazkaria 38 euro kostatuko da.