Jump! eta Total Training ikastaroen ate irekiak antolatu ditu Kirol Patronatuak

Uztarria.eus 2015ko urr. 9a, 18:28

Aurtengo berrikuntzetako batzuk izan dira ikastaro horiek. Gertutik ezagutu nahi dituztenek urriaren 19tik 22ra izango dute aukera, goizez zein arratsaldez. Bestetik, urriaren 19an hasiko dira emakumeek taldean korrika egiteko saioak eta izena eman daiteke oraindik.

Kirol Patronatuak hainbat berrikuntza prestatu ditu ikasturte berrirako eta horietako bi dira Jump! eta entrenatzaile pertsonala. Modalitate berri horiek ezagutu eta horietan parte hartzeko gonbidapena luzatu dute. Horretarako, ikastaro horien ate irekiak antolatu dituzte eta honakoa izango da egutegia:

Jump!

  • Urriak 19: 10:15etik 11:15era
  • Urriak 20: 19:00etatik 20:00etara
  • Urriak 21: 10:15etik 11:15era
  • Urriak 22: 19:00etatik 20:00etara

Entrenatzaile pertsonala

  • Urriak 19: 11:15etik 12:15era
  • Urriak 20: 20:00etatik 21:00etara
  • Urriak 21: 11:15etik 12:15era
  • Urriak 22: 19:00etatik 20:00etara

Emakumeek taldean korrika egiteko saioak

Ikasturten honetan Zuk ere ahal duzu! egitasmoa urte guztira zabaldu dute. Urriaren 19an hasiko dira saioak eta horiek irauten duten bitarterako ludoteka zerbitzua eskatzeko aukera dago. Saioak astelehen eta asteazkenetan izango dira 19:00etatik 20:15era, Egoitz Arruti monitorearen gidaritzapean.

Izena emateko aukera zabalik dago oraindik, igerilekuan. Hilean 20 euro izango da ordaindu beharrekoa bazkideentzat, eta 25 euro bazkide ez direnentzat.