Kepa Junkera & Sorginak-en kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2015ko urr. 9a, 14:06

Kepa Junkerak zenbat disko argitaratu dituen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. 23 da erantzun zuzena, eta Luix Sanjuanek eta Mari Jose Arakistainek sarrera bana eskuratu dute.

Kepa Junkera & Sorginak-ek kontzertua eskainiko dute gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean. 22:00etan hasiko den emanaldia aurtengo Tuba Jaialdiaren barruan antolatu dute eta Uztarria Komunikazio Taldeak kontzertu horretarako bi sarrera zozkatu ditu, bere bazkideen artean. Sarrera bana eskuratu dute Luix Sanjuanek eta Mari Jose Arakistainek. 

Kepa Junkerak zenbat disko argitaratu dituen esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna 23 da, eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko. 

Salgai daude kontzerturako sarrerak juantxo Txikin, Sanagustin kulturgunean eta Interneten erosi daitezke.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.