'Everest' eta 'Atrapa la bandera' filmak ikusgai asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko urr. 9a, 10:51
Zapatutik asteartera bitartean Everest eta Atrapa la bandera filmak izango dira ikusgai Soreasu antzokian. Bihar zapatua, Everest emango dute 22:00etan hasita. Urriaren 11n, igandean, Atrapa la bandera ikusi ahal izango da 16:30ean eta Everest 19:30ean. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira: Atrapa la bandera izango da ikusgai 16:30etik aurrera eta Everest 19:30ean hasita. Urriaren 13an, asteartea, izango da ikusleen eguna eta 21:30ean Everest eskainiko dute.
 
Sarrera arrunta 4,5 euro ordaindu beharko da, eta 3,5 euro ikusleen egunean. Baigerako bazkideek, berriz, 2 euro ordaindu beharko dituzte egun horretan.
 
Everest 2015ean AEBtan egindako filma da. Abentura, akzioa eta drama uztartzen ditu 121 minutuko pelikulak, eta 16 urtetik gorako ikusleei dago zuzenduta. Aldiz, Atrapa la bandera Espainian egindako animaziozko filma da, eta haurrei dago zuzenduta.