Carlos Fonseca: "Sinestarazi digute iraganean miatzeak zauriak irekitzen dituela"

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 9a, 12:14
Carlos Fonseca 'MaƱana cuando me maten' liburuaren idazlea.

Mañana cuando me maten [Bihar, hiltzen nautenean] liburua aurkeztu berri du Carlos Fonsecak (Madril, Espainia, 1959), frankismoaren azken fusilamenduen inguruan. Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki-ren hilketen kontakizuna egin du, FRAP-eko hiru kideenekin batera. Irailaren 27an izan zen fusilamenduen 40. urteurrena, eta data horietan plazaratu zuten obra. Kazetaria eta idazlea da Fonseca, eta hainbat hitzaldi eskaini ditu kazetaritza eta memoria historikoaren inguruan. Seigarren liburua du hau.

Zer generotan kokatzen duzu lana?

Irakurle bakoitzak nahi duen generokoa izan daiteke: narrazioa, nobela, saiakera… denetik esan didate. Nik esango dut kazetaritza narratiboa dela. Nire helburu bakarra izan da garai hartan gertatu zena kontatzea, fusilatu zituzten bost pertsona horietan oinarrituta.

Kontaketa hori egiteko, zer iturri erabili dituzu?

Bi hanka ditu liburuak. Bat dokumentala da. Hori osatzeko hiru prozedura judizial kontsultatu ditut; hiru soilik, laugarrena, Otaegirena, desagertu egin zela esan zidatelako. Gero, haren familiak esan zidan beraiek izan dutela sarbidea sumarioaren zati batera. Dena dela, ezin izan dut dokumentua erabili libururako. Bestetik, biktimen familien eta lagunen lekukotzak bildu ditut.

Elkarrizketa osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.