Mendeko pertsonen osasun arretarako eta etxez etxeko laguntzarako ikastaroa emango du aurten ere Udalak

Uztarria.eus 2015ko urr. 8a, 18:47

Gizarte Zerbitzuen sailak Lanbiderekin batera antolatuta, azaroaren 2an hasiko dira saioak. Izena emateko epea, berriz, irekita dago eta urriaren 15a arte luzatuko da.

Azpeitiko Udalaren Gizarte Zerbitzuen sailak, Lanbiderekin batera, Mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan eta etxez etxeko laguntzaile eta janari erabiltzaile ikastaroa eskainiko du ikasturte honetan ere.

Ikastaroaren saio teorikoak azaroaren 2an hasiko dira eta apirilaren 27an amaitu, eta jarraian egingo dituzte saio praktikoak, ekainaren 24a arte. Izena eman nahi dutenek urriaren 15a bitartean egin dezakete, Lanbiden. Lehen mailako ikasketa ziurtagiria eta eskola-graduatu titulua aurkeztea ezinbestekoa izango da.