Indarkeria matxistarekin amaitzeko eskatu dute, beste behin

Uztarria.eus 2015ko urr. 7a, 21:55

Erandion hildako Almudena Matarranz gogoan eta Emakumeon kontrako indarkeriarekin amaitu zioen pankartaren atzean, 70 herritar inguru elkartu dira gaur, asteazkena, arratsean herriko plazan indarkeria matxistarekin amaitzeko eskatuz, beste behin. Matarranz 2015ean indarkeria matxista medio dela Euskal Herrian hil duten bosgarren emakumea dela gogoratu dute bilkuraren ostean, eta seigarrena izan daitekeena ere, Gixunen (Lapurdi) hilda aurkitu duten emakumea, aipatu nahi izan dute.