Aimar Irigoienek irabazi du Harri Txikien Euskadiko Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 7a, 09:45
Aimar Irigoienek irabazi du Euskadiko Harri Txikien Txapelketa. (Ane Olaizola/Hitza)

Igandean, urriak 4, jokatu zen Aian, 2015eko Harri Txikien Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa, eta Aimar Irigoien izan zen irabazlea. Lehia estua izan zen.

Igandean 2015eko Harri Txikien Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa jokatu zen Aian eta Aimar Irigoien izan zen irabazlea. Norgehiagoka estua jokatu zuten Aimar Irigoienek eta Inhar Urruzunok, lau jasoaldi gehiago eginda irabazi baitzuen errezildarrak. Irigoienek laukizuzena 30 aldiz jaso zuen, zilindroa 29 aldiz, kubikoa 20 aldiz eta bola 26 aldiz. Denera 12.225 kilo jaso zituen errezildarrak. Bigarren izan zen Inhar Urruzuno 11.812,5 kilo jasota eta hirugarren sailkatu Iñigo Izagirrek 8.812,5 kilo jaso zituen.