Ostiral honetan emango diote hasiera Tuba Jaialdiaren VI. edizioari

Uztarria.eus 2015ko urr. 5a, 17:56
Iazko Tuba Jaialdiko irudi bat.

Urriaren 9tik 11ra bitartean egingo da Tuba Jaialdiaren VI. edizioa. Ekitaldi ugari antolatu dituzte bai musikarientzat eta bai herritarrentzat. Tuba Jaialdiko ekitaldietan parte hartu nahi duten musikariek izena eman dezakete dagoeneko.

Urriaren 9tik 11ra bitartean egingo da Tuba Jaialdiaren VI. edizioa. Hiru egunetik bitan hartuko dute parte musikariek; larunbatean eta igandean, hain zuzen. Larunbatean tailerrak, masterclass-ak, konferentziak, kontzertuak eta abar egingo dituzte. Igandean, aldiz, ohiko Tuba Eguna izango da. Tuba Jaialdiko ekitaldietan parte hartzeko tubajaialdia@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke.

Kepa Junkera & Sorginak-en kontzertuarekin emango zaio hasiera jaialdiari. Hori amaitzean, tuba eta bonbardino talde batek trikiti doinuak eta metal doinuak uztartuko ditu. Kontzertua Sanagustin kulturgunean izango da, 22:00etan. Sarrerak salgai daude jada Juantxo Txiki tabernan, Sanagustin kulturgunean eta Internen. 12 euro ordaindu behar da aurrez eta 15 euro egunean bertan.

Egitaraua

Urriak 10, larunbata

9:30: Tailerren hasiera, Azpeitiko musika bandaren lokal berrian, Soreasu eraikinean. Honakoak izango dira parte hartuko duten maisuak: Daniel Ferriz (Tuba), Joaquin Diaz (Bonbardinoa), Pablo Fernandez (Tuba Masterclass berezia), Miguel Sansiñena (Tronboia), Estefania Beceroi (Tronpak), Erlantz Fernandez (Tronpetak) eta Izaskun Ocon eta Ibai Pastor (umeekin).

Ondoren, inprobisazio tailerra Edu Ruanorekin.

13:30: Kontzertua Sanagustin Kulturgunean, tailerrean ikasitako lanak erakutsiz.

17:00: David Muñozen konferentzia. Saioa aire metalezko musikarien 10 oinarrizko errutinei buruzkoa izango da.

19:30: Azpeitiko Musika bandaren kontzertua bakarlariekin, Soreasu antzokian.

Urriak 11, igandea: Tuba eguna.

9:30: Alfonso Mollaren beroketak.

Ondoren, Juan Carlos Ribellesen zuzendaritzapean, arratsaldean joko diren musika piezen entsegua. 

13:30: Yamaha etxeak musika tresnak nola egiten dituzten eta horien mantenimendua nola egiten den azalduko du.

19:00: Jaialdi amaierako kontzertua Azpeitiko plazan.