Eider Bereziartuak eta Egoitz Arrutik jaso dituzte ArgiHizkiak lehiaketako sariak

Uztarria.eus 2015ko urr. 2a, 18:51

Atzo, osteguna, jaso zituzten Eider Bereziartua eta Egoitz Arruti azpeitiarrek (argazkian) ArgiHizkiak lehiaketan egokitu zaizkien sariak. Leioan izan zen sari banaketa.

Ines Bermejoren argazkiaren gainean idatzitakoarekin saritu zuten Arruti. Bereziartua, aldiz, Marisol Ramirezen argazkiaren inguruan idatzitakoarekin. Biak testu laburreko modalitatera aurkeztutako lanei esker izan dira sarituak.