'Mindfulness' garatzeko teknikak jaso dituzte Iraurgi Ikastetxean

Uztarria.eus 2015ko urr. 2a, 18:08

Larraitz Urrestila coach urretxuarrak Iraurgi Ikastetxeko guraso eta irakasle talde bati mindfulness-a ("arreta osoa", euskaraz) lantzeko teknikak erakutsi zizkion atzo, osteguna. Bertan, eguneroko bizitzan meditazioa egiteak dakartzan onurak azpimarratu zituzten, baita seme-alabekin praktikatzeko meditazio-teknika erraz batzuk ikasi ere.

Mindfulness-a joan den urtetik praktikatzen dute ikastetxean. Helburua "familietako egunerokotasunean txertatzeko teknikak" eskuratzea dela esan dute antolatzaileek. Tailerraren balorazio "oso positiboa" egin dute eta "giro atsegina" sortu dela aipatu dute.

Bigarren saio bat ere egitekoak dira. Azoaren 4an izango da eta antolatzaileek interesa duten guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.