Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du Udalak

Uztarria.eus 2015ko urr. 2a, 13:35

Behobiara, lasterketaren hasierara, joateko autobus zerbitzua eskainiko du. Izena igerilekuan eman behar da eta zortzi euro ordaindu beharko da joaneko bidaia. 

Azaroaren 8an, igandea, izango da Behobia-Donostia lasterketaren 51. edizioa, eta Azpeitiko Udalak Behobiara, lasterketaren hasierara, joateko autobus zerbitzua eskainiko du. Izena igerilekuan eman behar da eta zortzi euro ordaindu beharko da joaneko bidaia. 

Lasterketaren egunean Azkoitiko liburutegi aurretik 07:10ean abiatuko da autobusa, eta 07:20an aterako da Azpeitiko igerilekuaren aurretik.