'La visita' eta 'Los Minions' filmak ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2015ko urr. 2a, 12:10

La visita eta Los Minions filmak emango dituzte zapatutik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 22:00etan emango dute La visita, eta igandean, berriz, 19:30ean. Astelehenean La visita eskainiko dute, 21:30ean hasita.

Igandean Kilometroak direnez, gaztetxoei zuzendutako Los Minions filma bi egunetan izango da ikusgai. Zapatuan eta igandean emango dute, 16:30ean hasita.