Baigerak pintura ikastaroan izena emateko epea ireki du

Uztarria.eus 2015ko urr. 1a, 19:17

Goiz edo arratsaldez jasotzeko aukera egongo da eta astean hiru ordu iraungo ditu. Goizeko klaseak 10:00etatik 11:30era izango dira, astelehen, ostegun eta ostiraletan. Arratsaldekoak, aldiz, 15:00etatik 16:30era izango dira, astelehen eta ostiraletan. 

Baigera jubilatuen elkarteak, betiko ekintzez gain, pintura ikastaroa ere emango du aurten. Klaseak goizez edo arratsaldez jasotzeko aukera egongo da. Goizez direnak astelehen, ostegun eta ostiraletan izango dira, 10:00etatik 11:30era. Arratsaldekoak, berriz, astelehen eta ostiraletan izango dira, 15:00etatik 16:30era. Eskolak Damaso Azkue plazako 1. zenbakiko lokalean emango dira eta hileroko kuota 22 eurokoa izango da. Ikasle bakoitzak astean hiru ordu jasoko ditu, egunak eta orduak aukeran dituzte.

Izen-ematea irekita dago. Nahi dutenek Baigeraren bulegora jo dezakete, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era.