'Hiri hondakin eta hondakin industrialen kudeaketa' ikastaroa antolatu dute Udalak eta Lanbidek

Uztarria.eus 2015ko ira. 30a, 18:10

Urriaren 22an hasi eta otsailaren 18an bukatuko da. Izen-ematea Lanbideren bulegoetan edo webgunean egin behar da, eta horretarako epea urriaren 7an bukatuko da; langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Ikasleek praktikak egiteko aukera izango dute amaieran eta SEAG0108 Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratuko dute.

'Hiri hondakin eta hondakin industrialen kudeaketa' izeneko ikastaroa antolatu dute Azpeitiko Udalak eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak. Urriaren 22an hasi eta otsailaren 18an bukatuko da ikastaroa, eta eskolak goizez izango dira, 09:00etatik 13:15era. Ikastaroa gaztelaniaz emango dute.

Ikastaroa amaitutakoan, ikasleek sektoreko enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute. Horretaz gain, SEAG0108 Profesionaltasun Ziurtagiria eskuratuko dute.

Izen-ematea Lanbideren bulegoetan edo webgunean egin behar da, eta horretarako epea urriaren 7an bukatuko da. Langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute izena ematerakoan.