Nuarbeko hilerrian ere gogoratu dute Angel Otaegi

Uztarria.eus 2015ko ira. 28a, 18:12

Bezperan jaioterrian bertan egindako ekitaldiaren ondoren igandean, irailak 27, fusilatu zuteneko 40. urteurrenean, Nuarbeko hilerrian ere gogoratu zuten Angel Otaegi. Otaegiren hilobian lore-eskaintzaren bueltan egindako ekitalditxoan Azpeitiko Udalak ere hartu zuen parte, Eneko Etxeberria alkatea bertan zela (argazkian). Zarautzen ere atzo, igandea, gogoan izan zuten Otaegi, Juan Paredes Txiki-rekin batera, bien exekuzioaren urteurreneko ekitaldi nazionalean.