Karting eta supermotard erakustaldia argazkitan

Uztarria.eus 2015ko ira. 28a, 12:54

Karting eta supermotard erakustaldia izan zen zapatuan, Perez Arregi plazaren eta Damaso Azkue auzoaren artean. 14:30ean hasita, entrenamendu saioak egin zituzten parte hartzaileek. Ondoren hasi ziren lasterketak. Bost kategoriatan banatuta egin zuten erakustaldia, hiru kartingekoak eta bi motorretakoak: alebin-kadeteak, automatikoak (X30 eta DD2) eta abiadura-aldagailudunak (KZ2) dira kartingeko hiru kategoriak, eta mini-motoak eta supermotardak, berriz, motorretakoak. Jende ugari izan zen erakustaldiaz gozatzen.