Hazparneko Hitza Hats jaialdia irudietan

Uztarria.eus 2015ko ira. 28a, 13:54

Hitza Hats euskararen aldeko eguna ospatu zuten herengun, zapatua, Hazparnen (Lapurdi), eta hainbat azpeitiar izan zen bertan. Azpeitiaren eta Hazparneren arteko loturak sendotzeko eta euskarari arnasa emateko antolatzen dute egun hori Hazparneko euskara elkarteak, herritarrek, eragileek eta politikariek.

Zenbait herritar eta politikari joan ziren zapatuan Hazparnera; tartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko eta Itsasi dantza taldeko kideak. Goizean, autobusez, bisita gidatua egin zuten Hazparne ezagutzeko, eta bazkaldu aurretik Hitza Hats jaialdiko gunean izan ziren, Mutxikoak dantzatzen. Bazkalostean bertsolarien saioa izan zen pilotalekuan, eta ondoren dantza emanaldia eskaini zuten Itsasiko kideek.

Aurten 28 urte Azpeitia eta Hazparne senidetu zirela. 2017an izango da senidetzearen 30. urteurrena.