Ikastolen Elkarteak ikasturte hasierako ekitaldia egingo du bihar, Soreasun

Uztarria.eus 2015ko ira. 25a, 10:34

11:00etatik aurrera izango da ekitaldia, Soreasu antzokian,  Ikastola, euskal gizartearen zerbitzura lelopean. Duela 20 urte sartu zen Azpeitiko Ikastola Ikasberri Euskal Herriko Ikastolen Elkartean eta Azpeitian Ikastolak 50 urte egingo dituelako egingo dute ekitaldia herrian.

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak 2015-2016 ikasturtearen hasiera ekitaldia egingo du bihar, zapatua, Ikastola, euskal gizartearen zerbitzura lelopean. 11:00etatik aurrera izango da ekitaldia, Soreasu antzokian. Duela 20 urte sartu zen Azpeitiko Ikastola Ikasberri Ikastolen Elkartean, eta Azpeitian Ikastola sortu zenetik 50 urte bete direlako egingo dute ekitaldia Azpeitian.