Autobus geltokietan aldaketak izango dira zapatuan, karting eta supermotard erakustaldia dela eta

Uztarria.eus 2015ko ira. 23a, 13:09

Julian Elorza Hiribideko eta Tren Museoko geltokiak bertan behera izango dira 13:00etatik 20:30era bitartean. Bi geltoki horiek bariantera aldatuko dituzte, museoko oinezkoentzako zubiaren parera, hain zuzen.

Karting eta supermotard erakustaldia izango da zapatuan, hilak 26, Soreasu eta Damaso Azkue auzoen inguruetan. Hori dela eta, autobus geltokietan aldaketak izango dira 13:00etatik 20:30era bitartean. Julian Elorza Hiribideko eta Tren Museoko geltokiak bertan behera izango dira ordu tarte horretan, eta bi geltoki horiek bariantera aldatuko dituzte, museoko oinezkoentzako zubiaren parera, hain zuzen.