Abuztuan %12 izan da Azpeitiko langabezia tasa

Uztarria.eus 2015ko ira. 21a, 14:23

Uztaileko datuekin alderatuta, 49 herritar gehiago zeuden lanik gabe. Abuztuan, orotara, 880 langabetu zenbatu zituzten herrian, eta %12 zen tasa. 

Iraurgi Berritzen Azpeitiko eta Azkoitiko garapen agentziak jakinarazi duenez, langabe kopuruak gora egin zuen abuztuan herrian. Izan ere, abuztuan 880 langabetu zenbatu zituen Lanbidek Azpeitian; uztailean baino 49 gehiago (831 herritar ziren lanik gabe uztailean).

Langabezia tasa, berriz, %12koa izan zen maiatzean. Uztaileko datuekin alderatuta, %0,70 igo zen langabezia tasa (uztailean %11,30 zen tasa). Joera negatiboa Azpeitian ez ezik, Urola Erdian ere nabaritu zen abuztuan.

Hemen, Iraurgi Berritzenek egindako abuztuko boletin sozioekonomikoa.