Bihar izango da zapatuan Hazparnera joateko autobusean izena emateko azken eguna

Uztarria.eus 2015ko ira. 21a, 11:49

Irailaren 25ean eta 26an izango da Hitza Hats jaialdia Azpeitiarekin senidetutako Lapurdiko herrian. Irailaren 26a da jaialdiaren egun nagusia, eta egun horretarako antolatu ditu doako autobusak Udalak. Udaletxean eman behar da izena.

Azpeitiko Udalak Hazparnen ospatuko den Hitza Hats jaialdira joan nahi duten azpeitiarrentzat doako autobusak jarri du, eta bihar, asteartea, da autobusean izena emateko azken eguna.

Irailaren 25ean eta 26an izango da Hitza Hats jaialdia Azpeitiarekin senidetutako Lapurdiko herrian. Irailaren 26a da jaialdiaren egun nagusia, eta egun horretarako antolatu ditu doako autobusak Udalak. Joan nahi dutenek udaletxean eman behar dute izena; joan-etorriko ordutegia izena ematen duen jendearen arabera jarriko da.

Jaialdi horren barruan herri bazkaria izango da Hazparnen, bertako produktu ekologikoekin prestatutakoa, eta han jan nahi dutenek ere udaletxean eman beharko dute izena. Bazkaria 20 euro ordaindu behar da.