Azoka Herritik

Hasi da pizten Azoka Herritik

Uztarria.eus 2015ko ira. 18a, 20:29

Ostiral arratsaldearekin hasi da antzematen aurtengo Azoka Herritik ekimenaren itzala. Plaza Nagusian, goizean baserritarren saltoki batzuk egon diren lekuan, ostiraleroko azokak, bioaniztasunaren mahaiak, saltokiak kalera atera dituzten aurreneko dendarien eskaintzak eta, batik bat, umeentzako jolasak bihurtu dira protagonista arratsaldean. Azoka Herritik pizten hasi denaren seinale.