Alderdi Egunera joateko autobusa jarriko du EAJk

Uztarria.eus 2015ko ira. 18a, 18:02

Irailaren 27an ospatuko dute euren eguna jeltzaleek, Forondan. Azkoitikoek eta Azpeitikoek elkarrekin antolatu dute garraioa eta joan nahi dutenei izena lehenbailehen ematea eskatu diete.

Datorren irailaren 27an ospatuko du EAJk aurtengo Alderdi Eguna. Azken urteetan bezala, Forondako zelaietan elkartuko dira jeltzaleak, eta Azpeitiko eta Azkoitiko EAJko kideek elkarrekin antolatu dute hara joan nahi dutenentzako autobusa.

Goizeko 09:15ean aterako da autobusa Azpeititik, eta 09:30ean Azkoititik. Izenak lehenbailehen ematea eskatu dute antolatzaileek.