Lokal berria dute Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak

Uztarria.eus 2015ko ira. 18a, 14:39

Atzo, osteguna, inauguratu zuten Soreasu kulturgunean Udal Musika Bandarentzat eta Julian Barrenetxea abesbatzarentzat egokitutako lokal berria. Herritar ugari izan zen irekiera ekitaldian, eta udal ordezkariak ere bertan izan ziren. 21:00etan hasi zuten entsegua bandak eta abesbatzak, eta bertaratutakoek musikaz gozatzeko aukera izan zuten.

Lokala egokitzeko lanek 110.000 euroko aurrekontua izan dute. Eneko Etxeberria alkateak azaldu duenez, "garrantzitsua da herriko talde eta eragileak lekuetan banatzea eta pixkanaka, Soreasu osatzen joatea. Pauso bat eman da lan hauek eginda. Gainera, Baigera gainean lekua egin dugu. Bestalde, Alde Zaharrarentzat ere motorra izan daitekeela uste dugu".

Hemen, atzoko lokalaren irekiera ekitaldiko argazki batzuk: