'El rayo' eta 'Del reves' filmak ikusgai asteburuan, Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2015ko ira. 18a, 11:07

El rayo eta Del reves filmak izango dira ikusgai datozen egunetan, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, 19:30ean emango dute El rayo filma, eta sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da. El rayo astelehenean emango dute berriro, 21:30ean. Ikusleen eguna denez astelehena, 3,5 euro ordaindu beharko da sarrera, eta Baigerako bazkideek, berriz, 2 euro. Igandean, umeentzako Del reves filma eskainiko dute 16:30ean hasita, eta sarrera 4 euro ordaindu beharko da. 

El rayo 2013an Espainian egindako filma da. Abentura-drama generokoa da, eta 86 minutuko iraupena du. 12 urtetik gorako ikusleei dago zuzenduta. Aldiz, Del reves animazio pelikula AEBtan ekoitzitakoa da, eta haurrei dago zuzenduta. 94 minutuko iraupena du.