Donostian aurkeztu dute Hiromi Yoshidak japonierara itzulitako 'Linguae Vasconum Primitiae'

Uztarria.eus 2015ko ira. 17a, 20:02

Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuaren japonierazko bertsioa gaur, osteguna, aurkeztu dute Donostian Eusko Jaurlaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak. Bi erakundeon babesarekin argitaratu dute lana Hiromi Yoshida hizkuntzalariak eta Sho Hagio itzultzaileak. 2014ko azaroan argitaratu zuten liburua Japonian, eta joan den martxoan azaldu zizkion Yoshidak Uztarriari proiektuaren nondik norakoak. Argazkian, ezkerretik eskubira, Sho Hagio, Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria, Patxi Baztarrika Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea, eta Hiromi Yoshida, gaurko aurkezpenean. (Argazkia: Irekia)