Basilio Urbistondo gudari urrestildarra omenduko du Udalak igandean

Uztarria.eus 2015ko ira. 17a, 18:20

Ekitaldia 12:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta omenaldian parte hartu nahi duten herritarrei bertara azaltzeko gonbita luzatu die Udalak.

Basilio Urbistondo gudari urrestildarrak Azpeitiko Udalaren omenaldia jasoko du igandean, irailak 20. 1936ko gerra hasi zenean Urrestillatik alde egin eta, beste gudari batzuekin batera, lehenbizi Zumaiara eta gero Ondarroara joan zen Urbistondo. Bere hiru anaiarekin batera, Errepublikaren alde borrokatu zuen San Andres batailoian. Gerran preso hartu eta hamaika hilabetez gatibu izan zuten Santanderren, Miranda de Ebron eta Zaragozan.

Basilio Urbistondoren bizitzako hainbat pasarte jasota daude Ahotsak.eus webgunean, helbide honetan.

Igandeko omenaldi ekitaldia 12:00etan izango da, udaletxeko pleno aretoan, eta parte hartu nahi duten herritarrei bertara azaltzeko gonbita luzatu die Udalak.