Azoka Herritik

Iazko Azoka Herritiken ateratako estudioko argazkiak Sanagustinen ikusgai

Uztarria.eus 2015ko ira. 16a, 20:44

2015eko Azoka Herritik ate joka dator. Asteburu honetan izango da aurtengo edizioa eta izango da zer egin, ikusi eta dastatzeko aukera. Bitartean, edo aldi berean, Sanagustin kulturgunean atzera begira jarri eta 2014ko Azoka Herritiken barruan Azpeitiko Argazki Elkartekoek atera zituzten hainbat estudioko argazki jarri dituzte, erakusketan, Irailaren 29a arte ikus daitezke.