Tonbolako ordezko zenbakien jabeek jaso ditzakete sariak jada

Uztarria.eus 2015ko ira. 15a, 12:13

Ukabik eskainitako Netbook-aren eta Halcon bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasaren jabeak soilik agertu dira hamabost egunotan. Gaurtik aurrera, hamabost egun dituzte Odriozola Ardoakek eskainitako otarrearen eta Eroski bidaiakek eskainitako asteburu pasari dagozkien zenbaki sarituen ordezkoen jabeek sariak eskuratzeko. 3.284 da otarrearen ordezko zenbakia, eta 5.257 asteburu pasarena.

Gaurtik hilaren 30era bitartean izango dute Uztarriaren tonbolako ordezko zenbakien jabeek sariak jasotzeko aukera. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).

Hilaren 1etik 15era bitartean izan dute saritutako zenbakien jabeek sariak jasotzeko parada, eta Netbook-a eta Halcon bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasa jaso dituzte dagoeneko.

Orain ordezko zenbakien txanda da, eta Odriozola Ardoakek eskainitako otarrearen ordezko zenbakiaren (3.284) eta Eroski bidaiakek eskainitako bi lagunentzako asteburu pasaren ordezko zenbakiaren (5.257) jabeek jaso ditzakete dagozkien sariak.

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.