Azpeitiarrak Getariako Libre erronkan

Uztarria.eus 2015ko ira. 14a, 10:23

Zapatuan, 13:00ak jota hasi zen Getariako frontoian lau herri lehian jarri zituen kirol erronka. Lasto fardoa jasotzen, ingudea altxatzen nahiz lokotxak biltzen, nor baino nor aritu ziren Azpeitiko, Zumaiako, Getariako eta Zarauzko ordezkariak. Lau herri horietako herriko tabernak ixteko agindua emana du Espainiako Auzitegi Gorenak, eta hori salatu asmoz egin zuten kirol erronka Orkatzeko, Inpernupeko, Harraldeko eta Arranoko lagunek.

Egun osoko egitaraua antolatu zuten zapaturako Getariako Libre Egunaren baitan, eta herri bazkaria eta bertso saioa izan dituzte herrien arteko lehiaren ondoren.