Jokin Uranga eta Beñat Lizaso Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izango dira

Uztarria.eus 2015ko ira. 14a, 12:47

Guztira 43 bertsolarik hartuko dute parte i Irailaren 20an abiatuko da Gipuzkoako txapelketan. Finala, abenduaren 20an izango da, Donostiako Ilunben. Tartean 15 saio izango dira, eta horietako bat Azpeitian. Irailaren 26an izango da Azpeitiko saioa, Soreasu antzokian.

Irailaren 20an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Beasainen. Abendu bukaerara bitartean 15 saio jokatuko dira; tartean bat Azpeitian. Finala, berriz, abenduaren 20an izango da Donostiako Ilunben. Guztira, sei final zortziren, bost finalaurden eta hiru finalaurreko jokatuko dituzte finalaren aurretik.

43 bertsolarik parte hartuko dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Sailkapen fasea udaberrian jokatu zen, eta parte hartu zuten 74 bertsolarietatik 30 sailkatu ziren txapelketarako. 30 horiek, duela lau urteko txapelketan zuzenean sailkatzea lortu zuten 13 bertsolariekin egingo dute bat. Hamahiru horien artean daude Jokin Uranga eta Beñat Lizaso azpeitiarrak. 

Bertsolariez gain, bederatzi gai-jartzaile, 19 epaile, hiru idazkari eta laguntzaile ugari ariko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren antolakuntzan eta. Horrez gain, saioetarako sarrerak eta bonoak salgai jarri dituzte dagoeneko.

Final zortzirenak

Irailak 20: Beasain, Usurbe antzokia. Ane Labaka, Beñat Iguaran, Eli Pagola, Haritz Kujika, Iñigo Matzisidor Mantxieta Jon Maia.

Irailak 26: Azpeitia, Soreasu antzokia. 17:30ean. Amaia Iturriotz, Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo eta Unai Mendizabal.

Irailak 27: Lasarte-Oria, Manuel Lekuona kultur etxea.

Urriak 3: Elgoibar, Herri antzokia.

Urriak 10: Arrasate, Amaia antzokia. Aratz Igartzabal Potto, Egoitz Eizagirre, Eneritz Artetxe, Felix Zubia, Haritz Casabal eta Iñaki Gurrutxaga.

Urriak 11: Andoain, Bastero kulturgunea. Antton Fernandez, Asier Azpiroz, Gemma Urteaga, Ibai Esoain, Jokin Uranga eta Unai Gaztelumendi.

Finalaurdenak

Urriak 24: Urretxu-Zumarraga, Ederrena pilotalekua.

Urriak 25: Errenteria, Agustina Otaola Raketista Profesionala pìlotalekua. Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Urriak 31: Zestoa, kiroldegia. 17:30. 

Azaroak 1: Ormaiztegi, Zubipe pilotalekua.

Azaroak 8: Eskoriatza, kiroldegia.

Finalaurrekoak

Azaroak 22: Zarautz, Aritzbatalde kiroldegia. 17:30.

Azaroak 29: Tolosa, Usabal kiroldegia

Abenduak 6: Eibar, Astelena pilotalekua

Finala

Abenduak 20: Donostia, Ilunbe.