Mikel Aranguren Azpeitiko apaiz berria

Uztarria.eus 2015ko ira. 14a, 12:13

Atzo, igandea, egin zen apaiz Mikel Aranguren azpeitiarra, Donostiako Artzai Onaren Katedralean. 36 urteko azpeitiarrak duela zortzi bat urte erabaki zuen apaiz ikasketak hastea eta atzo apaiztu zen, familiako eta lagunen aurrean. Elizkizunean izan ziren, besteak beste, Kepa Susperregi Azpeitiko parrokoa eta Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina.