Jendearen "maitasuna, elkartasuna eta berotasuna" eskertu dituzte auto istripuz hildako gazteen familiek

Urola Kostako Hitza 2015ko ira. 11a, 20:34

Joan den igandean, hilaren 6an, auto istripuz hildako hiru gazteen familiek gutuna plazaratu dute, Errezilgo Udalaren bitartez.

Hauxe da gutun horrek diona:

"Hiru familiek egun gogor hauetan jaso izan duten jendearen maitasuna, elkartasuna eta berotasuna bihotzez eskertu nahi dituzte, uneoro babestuta sentitu direlako.

Aldi berean, hiletaren antolakuntzan parte hartutako herritar orori, Udaltzaingoari eta hiru udaletako agintariei eta teknikoei ere beraien eskerrik beroenak bidali nahi dizkizuete, zuen laguntzagatik.

Ikusirik beraien saminean jendetza izugarria izan dutela ondoan eta pertsonalki denengana iristea ezinezkoa zaiela, ohar honen bidez eskerrak eman nahi dizkizuete une latz hauetan bidelagun izan zareten guztioi".