Azpeitia eta Tolosa arteko errepideko zirkulazioa Urrakiko mendatera desbideratuko dute arratsaldean

Uztarria.eus 2015ko ira. 8a, 14:02

Errezilen izango da gaur, asteartea, igandean auto istripuz hil ziren hiru gazteen hileta elizkizuna, eta horregatik desbideratuko dute trafikoa, 17:30etik aurrera. Dena den, inguruko bizilagunei eta hiletara doazenei soilik utziko diote GI-2634 errepidetik pasatzen.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Azpeitia eta Tolosa arteko GI-2634 errepideko zirkulazioa Urrakiko mendatera desbideratuko dute gaur, 17:30etik aurrera. Izan ere, Errezilen izango da gaur, asteartea, igandean auto istripuz hil ziren hiru gazteen hileta elizkizuna.

Hiletaren eraginez "ibilgailu ugari izango da Errezilen eta horrek trafikoan "eragina" izango duelako hartuko du neurria Ertzaintzak. Dena den, inguruko bizilagunei eta hiletara doazenei soilik utziko diote GI-2634 errepidetik pasatzen.

Gainera, Azpeitiko eta Errezilgo udalek autobusak jarriko dituzte hiletara bertaratzeko. Anbulatorio aurretik aterako dira, 17:30ean hasita, eta hileta bukatzean ere autobus zerbitzua eskainiko dute. Joan-etorri zerbitzua doakoa izango da.