Azpeitian grabatutako 'Amama' filma Zinemaldiko Sail Ofizialean izango da

Uztarria.eus 2015ko ira. 8a, 12:01

Irailaren 18an hasiko da Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioa eta joan den udazkenean Azpeitian grabatu zuten eta protagonistetako bat Nagore Aranburu azpeitiar aktorea den Amama filma Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da. Asier Altunak zuzendutako pelikula da, eta baserria ulertzeko bi moduren arteko talkan dago oinarrituta istorioa.

Sail Ofizialean Urrezko Maskorra lortzeko lehian izango diren beste bost filmak honakoak dira: El apóstata (Federico Veiroj), Un dia perfecte per volar (Marc Recha), Eva no duerme (Pablo Aguero), El rey de la Habana (Agusti Villaronga) eta Truman (Cesc Gay).

Donostiako Zinemaldiarean webgunean ikus daiteke filmen zerrenda osoa.