Autobusak izango dira auto istripuz hildako hiru gazteen hiletara joateko

Uztarria.eus 2015ko ira. 7a, 19:01

Hileta elizkizuna Errezilgo Martin Deunaren parrokian izango da bihar, asteartea, 19:00etan. Autobusak Azpeitiko anbulatorio aurretik aterako dira, 17:30etik aurrera, eta itzultzeko ere zerbitzua eskainiko dute, doan.

Atzo, igandea, Lasao inguruan auto istripuz hil ziren hiru gazteen hiletara joateko autobusak jarriko dituzte Azpeitiko eta Errezilgo udalek. Izan ere, hileta elizkizuna Errezilgo Martin Deunaren parrokian izango da bihar, asteartea, 19:00etan. Autobusak Azpeitiko anbulatorio aurretik aterako dira, 17:30ean hasita, eta hileta bukatzean ere autobus zerbitzua izango da. Joan-etorri zerbitzua doakoa izango da.

Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Zerbitzu Orokorretako zinegotziak azaldu duenez, Azpeitia "hunkituta" utzi du hiru gazteen heriotzak, eta hileta elizkizunean "jendetza" izango dela aurreikusten dutelako antolatu dituzte autobusak bi udalek. Labakaren arabera, "Errezilen sortu daitezkeen auto pilaketak eta aparkatzeko arazoak sahiesteko eta herritarren joan-etorria errazteko" jarriko dute autobus zerbitzua.

Gainera, Errezilen autoen aparkalekuak antolatzeko, Azpeitiko Udaltzaingoa eta Errezilgo Udaleko arduradunak elkarlanean ariko dira. Hala ere, herritarrei autobus zerbitzua erabiltzeko eskatu die herritarrei Labakak: "Garaiz ibili eta sortu daitezkeen arazoen aurrean pazientziaz jokatzeko eskatu nahi diegu herritarrei".