Errioxara ibilaldia antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2015ko ira. 7a, 12:30

Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta hilaren 17a bitartean inskribatu ahal izango da, 10:30etik 12:30era bitartea, Baigerako bulegoetan.

Valvanerara (Errioxa, Espainia) ibilaldia antolatu du Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak irailaren 24rako. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta hilaren 17a bitartean inskribatu ahal izango da, 10:30etik 12:30era bitartea, Baigerako bulegoetan.

Hilaren 24an San Martin egoitzatik abiatuko da autobusa, 08:30ean. Ibilaldira joateko 30 euro ordaindu beharko da. Valvanerara bidean hamarretakoa egingo dute, eta norberak eraman beharko du berea. Edaria, berriz, Baigerak jarriko du.

Valvanerara 11:00ak inguruan iritsiko dira eta han bisita gidatua egingo dute. 12:30ak aldean Najerara joango dira, eta ondoren Fuenmayor herrian bazkalduko dute. Biasterin geldialdia egin eta arratsaldean itzuliko dira etxera.