Hiru pertsona hil dira auto istripuz Azpeitian

Uztarria.eus 2015ko ira. 6a, 11:14
Istripua izan duen autoa, ezbeharraren tokian. (EITB)

Hildakoetako bat azpeitiarra da eta bi errezildarrak. Danona enpresaren inguruan izan da istripua, 07:35ak inguruan. Autoan zihoazen lau lagunetako hiru zendu dira. Laugarrena, Donostiako ospitalera eraman dute, larri. Azken ordukoa (11:50): Ospitalera larri eraman duten gaztea larri, baina arriskutik kanpo dagoela jakin ahal izan du Uztarria.eus-ek. 

Hiru gazte hil dira gaur, igandea, goizaldean auto istripua izanda, GI-631 errepidean. Danona enpresaren inguruan, Zestoatik Azpeitiara bidean, 07:35ak inguruan gertatu da ezbeharra. Autoa errepidetik atera da, eta hormigoi bloke bat jo ostean, barruan zihoazen lau lagunetako hiru hil dira.

Hildakoetako bat 19 urteko azpeitiarra zen eta bi, berriz, errezildarrak. 29 eta 30 urte zituzten bi errezildarrek. Autoan zihoan laugarren gaztea, urrestildarra, Donostiako ospitalera eraman dute, larri. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, arriskutik kanpo dago 28 urteko gaztea. Femurra eta aldaka hautsita ditu.

Segurtasun sailak azaldu duenez, suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren tokira, autoaren barruan harrapatuta zeuden lagunak ateratzera. Ertzaintza istripuaren zergatia ikertzen ari da uneotan.