Futbol festa hasi da Betharramen

Uztarria.eus 2015ko ira. 4a, 19:42

Azpeitia Cup-ek antolatutako 3x3 II. Futbol Festa abian da Betharrameko jolastokian. Eguraldi ona lagun, aurten belar artifizialezko bi futbol zelai txikiak jolastokian bertan jarrita ekin diote kirola, aisia eta festa uztartuz hiru egunez luzatuko den ekimenari. Neska-mutilen futbol partidez gain, eskulanak egiteko edo tabernan zerbait hartzeko aukera ere izan da lehen arratsaldean.

Asteburuan izango du segidan futbol festak, egitarau honekin:

Zapatua, irailak 5

09:00. Futbol partiden hasiera, Betharramen.

12:00. Kalejira Itxaso Gurrutxaga eta Iñigo Dominguez trikitilariekin.

13:00. Bertso saioa. Oier Etxeberriak, Iñigo Ibañezek eta bertso-eskolako ikasleek abestuko dute.

13:30. Ekain-Txou pailazoaren ikuskizuna.

15:00. Pottokak eta basurde harrapaketa.

16:00. Jokalari guztientzat domina banaketa.

20:00. Azpeitia Cup-en aldeko zozketa.

Igandea, irailak 6

09:00. Futbol partiden hasiera.