Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe bigarren, Zarauzko Trikitilari Gazteen Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko ira. 4a, 18:44
Ibabe eta Arbeo, Sanjuandegiko aurtengo festetako lehiaketan lortu zituzten txapelak soinean.

Soinujole azpeitiarra eta panderojole bergararra Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak osatutako etxeko bikotearen atzetik sailkatu ziren atzo, osteguna, jokatutako lehian.

Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek bigarren postua eskuratu zuten atzo, osteguna, Zarauzko Trikitilari Gazteen XXXV. Txapelketan, Modelo aretoan.

Soinujole azpeitiarra eta panderojole bergararra Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak osatutako etxeko bikotearen atzetik sailkatu ziren. Zortzi bikotek hartu zuten parte, Zarauzko Euskal Astearen egitarauaren barruan jokatu zen txapelketan.