Jesusen Lagundian lehen botoak egingo dituzte lau gaztek Loiolan

Uztarria.eus 2015ko ira. 4a, 10:40

Erlijio ospakizuna 13:00etan izango da, Loiolako Santutegian. 22 eta 35 urte bitartekoak dira Donostiako nobiziatuan bi urte ikasi ondoren botoak egingo dituztenak.

Azken urteetako gisan, Jesusen Lagundiak kide berriei harrera eginez ekingo dio irailari. Zapatuan, irailak 5, lagundian sartzeko lehen botoak egingo dituzte lau gaztek Loiolako Santutegian, "beren bokazio erlijiosoaren egiazkotasuna baieztatuz". Erlijio ospakizuna 13:00etan hasiko da.

Botoak egingo dituztenak 22 eta 35 urte bitarteko lau espainiar dira: Carlos Maza (35 urte, Valentzia), Luis Delgado (31 urte, Sevilla), Juan Boronat (26 urte, Valladolid) eta Luis Clemente (22 urte, Huelva).