Irailaren 15ean bukatuko da Jaurlaritzak merkataritza saltokiak modernizatzeko ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2015ko ira. 4a, 11:27

Gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten saltokiek eska ditzakete aipatutako diru-laguntzak. Azpeitiko eta Azkoitiko merkatariek Iraurgi Berritzenen eskura dezakete beharrezko informazio guztia.

Eusko Jaurlaritzak merkataritza saltokiak modernizatzeko ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 15ean bukatuko da.

Gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten saltokiek eska ditzakete aipatutako diru-laguntzak. Bi eratako inbertsioak laguntzeko bideratzen du programa Jaurlaritzak: altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak, batetik; eta baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta horientzat beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak erostera bideratutakoak, bestetik.

Azpeitiko eta Azkoitiko merkatariek Iraurgi Berritzenen eskura dezakete beharrezko informazio guztia, alarranaga@iraurgiberritzen.net helbide elektronikora idatzita edota 943 85 11 00 telefonora deituta. Diru-laguntza programaren oinarriak webgunean ere jarri ditu Iraurgu Berritzenek.