Kontxako estropaden bi egunetan Donostiara joateko autobus zerbitzua indartuko dute

Uztarria.eus 2015ko ira. 3a, 20:29

Irailaren 6an zein 13an, ohiko zerbitzuez gain beste bat egongo da goizez hiribururantz, Azkoititik 09:55ean abiatuta. Bestetik, bailarako autobus linea guztiak neguko ordutegiarekin ari dira lanean irailaren 1etik.

Igande honetan eta hurrengoan, irailak 6 eta 13, jokatuko da Donostian 2015eko Kontxako bandera. Estropadak direla eta, Donostiara joateko autobus zerbitzua indartuko dutela iragarri du La Guipuzcoanak. Horrela, ohiko zerbitzuez gain beste bat egongo da goizez hiribururantz, Azkoititik 09:55ean abiatuta.

Neguko ordutegia eta aldaketak

Joan den asteartetik, irailak 1, neguko ordutegia berreskuratu dute bailarako autobus linea guztiek.

Ordutegi horietan, ordea, bad zenbait aldaketa, uda aurrekoekin alderatuta. Azpeitiari dagokionez,UK04 Beizama-Azpeitia linean Azpeititik 12:20an irteten zen bidaia 12:45ean irtengo da aurrerantzean. Hortaz, itzulerakoa 13:20an abiatuko da Santutxotik.