Leire Zeziaga eta Maialen Sudupe, Donostiako Irlako Zeharkaldiaren podiumean

Uztarria.eus 2015ko ira. 3a, 19:41
Leire Zeziaga (ezkerretik aurrena), master mailako podiumean. (IZARRAITZ IGERI ELKARTEA)

Master eta infantil mailan bigarren postua eskuratu zuten, hurrenez hurren, Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek. Guztira Azpeitiko klubeko hamahiru igerilarik hartu zuten parte proban.

Joan den zapatuan jokatu zen, Donostian, Irlako Zeharkaldiaren aurtengo edizioa. Aurrekoetan bezala, Izarraitz Igeri Elkartearen hainbat ordezkari lehiatu ziren bertan, eta lan ona eginez, gainera. Guztira Azpeitiko klubeko hamahiru igerilarik hartu zuten parte proban, bostek infantilen lehian, eta zortzik helduenean.

76 partaide atera ziren infantilen zeharkaldian eta, bertan, nesken sailkapenean bigarrena izan zen Maialen Sudupe. Iker Aizpuru 26. sailkatu zen, Uxue Etxeberria 31., Ilazki Odriozola 39. eta 40. Alazne Sudupe.

Helduen lasterketa jendetsuagoa izan zen, 500 igerilarirekin. Izarraitz IEkoen artean aurrena Iñaki Etxeberria izan zen, 63. postuan. Azpeitiko taldekideen artean bigarrena izan zen, ordea, podiumera igotzea lortu zuena. Leire Zeziaga 66.a izan zen sailkapen orokorrean, eta master mailako emakumeen artean bigarrena. Alberto Circujanok (109.), Jose Antonio Circujanok (140.), Aiora Beristainek (163.), Maialen Aizpuruk (165.), Aitzol Apalantzak (213.) eta Edu Sudupek (360.) osatu zuten Izarraitzeko helduen partaidetza.