Oier Ibarguren eta Unai Orbea txirrindulariak Espainiako Txapelketan izango dira asteburuan

Uztarria.eus 2015ko ira. 3a, 16:59
Orbea eta Ibarguren.

Sabiñanigon (Huesca) jokatuko dira probak, eta Euskadiko selekzioarekin ariko dira bi azpeitiarrak.

Lagun Onak taldeko Oier Ibarguren eta Unai Orbea txirrindulariak junior mailako Espainiako Txapelketan izango dira asteburuan. Sabiñanigon (Huesca) jokatuko dira probak, eta Euskadiko selekzioarekin ariko dira bi azpeitiarrak.

Oier Ibargurenek irailaren 5ean, zapatua, bakarkako erlojupekoan hartuko du parte, 11:45ean hasita. 17,3 kilometroko itzulia egin beharko du Lagun Onakeko txirrindulariak. Igandean, hilaren 6an, 110,6 kilometroko lineako lasterketan hartuko dute parte Ibargurenek eta Orbeak. Zirkuitu bati lau itzuli eman beharko dizkiote txirrindulariek.