Iraurgi SBko emakumeen taldeak babesle bila jarraitzen du

Urola Kostako Hitza 2015ko ira. 3a, 13:16
Zurt ISB taldeko jokalariak, iaz, mailaz igotzea lortu ostean.

Itxaropentsu dago Maier Albizu lehendakaria, hil honetan bilduko baitira Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Azkoitiko eta Azpeitiko foru eta udal ordezkariekin.

Irailaren 26an hasiko du denboraldia Iraurgi SBko senior nesken taldeak Espainiako Liga Gorenean. Pasa den denboraldian, maiatzean, Espainiako bigarren mailara igotzea lortu zuen Zurt ISB taldeak, baina azken orduko arazoak tarteko, lehenengo mailan arituko dira orain Iraurgiko neskak. Spar Gran Canaria taldearen aurka lehiatuko dira, etxean, Azpeitiko kiroldegian. Liga hasiera ez da erraza izaten ari, ordea. Izan ere, abuztuaren 16an Maier Lizaso elkarteko lehendakariak iritzi artikulu bat argitaratu zuen hedabideetan, lehen mailari eusteko oraindik babesle nagusirik lotu gabe izateak sortzen zion "kezka" azalduz.

Dena den, azken asteetan itxaropena nagusitzen ari da. Izan ere, Lizasok Urola Kostako Hitza-ri jakinarazi dio bilera bat hitzartu dutela Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariekin.

Albistea osorik, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.