Kimurak estreinatu du judoko eskolen denboraldia

Uztarria.eus 2015ko ira. 2a, 18:25
Kimurako irakasle eta ikasleak.

12 urtetik gorakoen saioak abian dira; asteartez egingo dituzte, 19:30ean hasita. 12 urtetik beherakoen talde ezberdinek, berriz, urriaren 1ean ekingo diote ikasturteari. Ikastaro guztiak kiroldegian egingo dira.

Atzo, asteartea, ekin zion ikastaroen sasoi berriari Kimura Judo Klubak. Hain zuzen ere, 12 urtetik gorakoentzako eskolak dira aurrena hasi direnak. Aurrerantzean ere asteartero izango dute hitzordua, 19:30ean, kiroldegian; bertan emango ditu Kimurak judo eskola guztiak.

12 urtetik beherakoen eta helduen ikastaroak, berriz, urriaren 1ean hasiko dira eta ostegunez emango dituzte. Ordutegiei dagokienez, 8 urtetik beherakoen taldearen saioak 17:30etik 18:30era izango dira; 18:30etik 19:30era 8-12 urte bitartekoenak; eta 19:30etik 21:00etara, azkenik, helduenak.