Zaborretan aurkitutako katakumeak adopzio zain

Uztarria.eus 2015ko ira. 2a, 18:55

Herriko Oinatz Elkarte Animalistak zabaldu ditu berria eta irudiak. Azpeitian argazkiko lau katakumeak zaborrerako edukiontzi batean topatu dituzte, eta animaliok "lehenbailehen" adoptatzeko jende bila ari dira orain animalistak. Norbaitek interesa izanez gero, adopcionesgipuzkoa@gmail.com helbidera idatzi edota 678373787 telefono zenbakira deitu dezake.